Erabakitzeari jarriak

Erabakitzeari jarriak – Doinua: Uztailaren 19a     Zenbait garaitan sahiestearren tripa-barrenak lehertzea, beharrezko dut ―nola azaldu― zerako zera zertzea. Biak bat dira, hauteskundeak ate-joka etortzea eta zalantzak piztea edo, behintzat, auzitan jartzea: ea benetan gustuko dugun erabakiak hartzea.     Mundura ere nola gatoz ba? Bultzada ta zaplazteko; inork baimenik eskatu gabe sabeletik erauzteko;

Segi irakurtzen

Bertso berriak Anari (eta amari)

Bertso berriak Anari – Doinua: Pizti arrunten modura       Argazki batek asteon, eztabaida oso sakon bat piztu ta nik hari heltzea pentsatu, hara non. Dena poz, dena zorion…  ba, barka Ana Obregon; baina nik ere barruak hustu gabe ezin egon.   Zaituzte harrapatu han ospitale pribatuan, mina antzeztuz, irria ezin diximulatuan. Amets amerikartuan

Segi irakurtzen

Elurrak ezin estali, ordea

Elurrak ezin estali, ordea – Doinua: Martxoaren lehenengo       Otsailak egin digu azken faborea, atarira ekarriz postal dotorea; bazterrek hartu dute zuri kolorea ezin elurrak dena estali, ordea.   Pozik Josu Jon eta bere sektorea; krisi historikoan etekin doblea. Gurean hotza dago erradiadorea. Ezin elurrak dena estali, ordea.   Soldata arrakala… eraso oldea…

Segi irakurtzen

Iruñeko finala eta borroka ederren ordua
Aitzol Barandiaran

Aitzol Barandiaran

Iruñeko finala eta borroka ederren ordua – 22:00 PM Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.       5 ordu lehenago Nafarroa Arenan, 13.000 lagunen artean, bat.   16:00 PM Ainhoa Urienen artikulua irakurriz bazkaldu

Segi irakurtzen

Irungo saioa: lau intxaur eta unpopular opinion bat
Aitzol Barandiaran

Aitzol Barandiaran

Irungo saioa: lau intxaur eta unpopular opinion bat – Populismoa gehiengoak entzun nahi duena esatea bada, bertsolariak ere badu ideia-populistetara lerratzeko joeratxoa (txapelketan batez ere). Txaloak eta puntuak jokoan, zer premia lokatzetan sartzeko, zertarako hasi gehiengoaren uste osoak zartatzen edo konbikzioetan atzamarka? Baliatu unea, hartu posizio erosoa, egin geldialditxoa azken puntuan… eta voilá! Jendea poltsikora.

Segi irakurtzen