











ETA ZER GEHIAGO? – Testua: Andoni Egaña Argazkiak: J.M. Bielsa Xabier Lizaso eta German Ormazabal piano-jotzaileak lehendik ezagutzen nituen. Lizasorekin duela zazpi-zortzi urte hasi nintzen lanean, eta Bi arreba eta Garai hura gara ikuskizunak osatu genituen. Ormazabalekin, berriz, duela pare bat urtetik hona Artxipielagoaemanaldia jokatu dugu antzokiz antzoki. Biak batera etorri zitzaizkidan ea hirurok zer egin
Sormena errimatzen – Txintxarri ataritik hartutako Iñigo Gonzalez Saroberen sarrera. Musika, literatura, antzerkia, margolaritza…eta bertsolaritza. Hainbat diziplina uztartu eta Udaberriko bertso saio ederra egin du Ttakun KEk aurten ere, Manuel Lekuona kultur etxean. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu dira koplaka, herriko hainbat artistaren sormen lanek inspiratuta. Maddi Labakak jarri ditu gaiak. Gustura
Utzi – Andoni Egañak Berria egunkarian. Kontrako eztarritik ez dut oraindik irakurri. Aurkezpenaren ondorengo egilearen hitzek eman didate zer pentsatua. Puntta bakarrari helduko diot. Hala dio Uxue Alberdik: «Bertsolari batzuk, ‘intermitenteak’ deitu ditudanak, Ainhoa Agirreazaldegi edo Miren Artetxe, bertsolaritza utzi edo isildu ziren momentuan ez ziren kontziente erabaki hori hartzen zutela, gauza batengatik edo besteagatik,
Eskuak – Birritan agertu behar izan dut epailearen aurrean eta bietan gauza bera gertatu zitzaidan: ez nuen asmatu eskuekin zer egin. Apaizek elkar igurzten dituzte hizketan ari diren bitartean; politikariek jakaren botoia lotzen ari balira bezala entretenitzen dituzte. Baina gu bertsolariak gara, oinak buruanago eskuak baino. Eta bertsolari aurkezten bazara epailearen aurrean, errietaldia seguru daukazu.
Txapelketen historia: 1993. Joxerra Garzia – Egaña, plazan bezala txapelketan ere TESTUA: Joxerra garzia ARGAZKIAK: bertsolari aldizkaria eta XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA Estu hartuta, 90eko hamarraldian Euskal Herriko txapelketa nagusi bi baino ez ziren jokatu: 1993koa eta 97koa. Ez dakit bietako zeinek ote duen berez bertso mailarik onena, baina niretzat askoz garrantzitsuagoa da aurrenekoa,