











Taldekako I. Xilaba: lekukotasun bat – Testua: Maindi Murua Berra Argazkiak: Bertsularien Lagunak 2018an jokatu da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko lehen taldekako Xilaba. Bazterrak harrotu ditu ariketa berriak, 11 talderen inguruan 44 bertsolari, gai emaile eta antolatzaile talde ederra bilduz. Urtean zehar bizi izandako esperientzia, bihotz-altxagarria izan zaidan heinean, lerro hauetan biltzen saiatu naiz,
Txomin Ezponda – Txomin Ezponda bertsolaria omenduko dute igande honetan, Ahetzen, Ahetzeko Herritarren Hitzak eta Bersularien Lagunak antolatuta. Jatsun sortu zen 1937ko irailaren 9an, Garaziko eskualdean, laborari famili batean. Algeriako gerla garaian soldaduska egin ondoren, Bokalen hasi zen lanean garraiolari gisa. Hitzarekin zuen dohaina ikusita, saltzaile gisa aritzeko eskaini zioten eta lanbide horri eutsi dio
Sustrai Colina txapeldunaren bidea finalean Sustrai Colinak irabazi zuen Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolarien txapelketako txapela, azaroaren 12an. Amets Arzallusekin jokatu zuen buruz buruzkoa, Baionako Lauga gelan. Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barrosok osatu zuten finaleko seikotea. Colinak finalean eginiko lana jasotzen dute orriok: hasierako agurretik, txapeldunaren agurrera. HASIERAKO AGURRA:
Amets Arzallus Silabaz silaba esaldiak osatzen diren gisan Xilabaz Xilaba josten doa bersulari xapelketa Ipar Euskal Herrian, aurpegi berrien presentziarekin; baina azkeneko honetan ere Amets Arzallus suertatu da garaile, Aiziritzen ospatuta finalaurrekoan (Aiziritze Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean). Bigarren itzuliko lehen saioa izan da. Pettan Prebende (1986) aritu zen gai-jartzaile lanetan. Kulturgintzako