bertso ibilbidea

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Bertso ibilbidea: Lesaka

2024-05-10 Estitxu Arozena eta Eneko Fernandez

Lesaka - Herriko bestak beti izaten dira gazte guztientzat gozamena goratu dezagun denok Lesaka herri polit eta txukunena   Lesakari, herri maiteari txoko politagorik ez dugu ikusi Agur beti, gure [...]

Bertso ibilbidea: Ataun

2023-11-28 Aitzol Barandiaran

Ataun - Testua: Aitzol Barandiaran     Txindokiren gaina agertu orduko ohartu zara ez zabiltzala oso urruti. Beasaindik Nafarroarantz doan bidea hartu, Lazkao iragan eta konturatzerako iritsi zara, Agauntza ibaiaren [...]

Oinak bidean

2023-11-23 Eneko Fernandez

Oinak bidean - Sarritan gertatzen da helburu sinple batetik abiatuta, lanak berak maitemindu eta katramilatzen zaituela eta azkenerako hasierako helburu sinple hura proiektu konplexu batean bilakatu ohi dela. Hori da [...]

Bertso ibilbidea: IRUÑEA

2023-10-09 Ander Perez

Bertso ibilbidea: IRUÑEA - Bi modu egon daitezke hiri bati buruz idazteko. Bata da kanpo behatzailearena, bertakoa izanagatik, kontakizunetik urruntzea hautatzen duena, ahalik eta zorrotzen, ahalik eta dokumentatuen, hiri horren [...]