











Bertsolari aldizkariaren II. Bertso Idatzi Lehiaketa – Iaz antolatu genuen aldizkari honetako lehen bertso idatzi lehiaketa, gure 30. urtebetetzearen harira. Aurtengoan ere 31 eskutik hartu eta bigarren edizioarekin gatoz. Honakoak izango dira ezaugarriak: Hiru bertso, librean. Zehaztu doinua. Abuztuaren 31ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria, helbidea
2021ean gurean bisita gehien jaso dituzten sarrerak – 1999an sortu genuen gure webgunea, eta ordutik hona hamaika aldaketa bizi izan ditu. Gaur egun ez da aldizkariko edukiak online zabaltzeko plataforma soil bat, bertarako propio sortutako makina bat eduki ere lantzen baitira. Besteak beste: – Zortziko Handia blogari taldea – Albisteak – Podcastak – Bideoak
«Erronka da aldizkaria leku interesgarria izatea bertsolari gazteentzat» – Ane Eslavak BERRIAn. ‘Bertsolari’ aldizkariak 30 urte bete ditu aurten. Egungo arduradunak, urteotan egindako urratsak eta aldaketak aletu, eta aurrera begirako erronkak zehaztu ditu. Proiektuaren egokitzeko gaitasuna goraipatu du. 1991ko udaberrian sortu zuten Bertsolari aldizkaria, eta, garaian garaiko ezaugarrietara egokituta, «osasuntsu» heldu da 30.
Bertsozale komunitatea oso anitza da – Goiena telebistatik. 30 urte eta 121 zenbaki pasatu dira 1991ko udaberrian ‘Bertsolari’ aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zutenetik. Egungo koordinatzaile Beñat Hach Embarek Irizarrek errepasatu ditu hiru hamarkada hauek emandakoak. Bertsozale komunitatea oso anitza da
Beñat Hach Embarek – Amagoia Mujikak Gaur8-n. 2015eko abenduan hasi zen “Bertsolari” aldizkarian lanean, hasieran komertzial modura eta webgunearen ardura hartuz geroxeago. Erredakzioan sartu zen ondoren eta 2017ko udaz geroztik aldizkariko koordinatzailea da. «Profesionaltasuna eta militantzia uztartzen diren toki bat topatu dut. Oso txikia izateak baditu desabantailak, baina baita abantailak ere. Horietako bat nire