Kutsadura akustikoa

Kutsadura akustikoa – Usainak eta kiratsak dauden bezala, badira hotsak eta badira zaratak. Badira ahotsak, zaratak direnak edo bilaka daitezkeenak. Deitu azantza, deitu harrabotsa, deitu zarraparra, deitu herotsa … Belarrira min diren hotsak deseroso, desatsegin, eta sor zaizkigu. Gertatzen da, hots bat eta berbera atsegin izatea une egokian eta jasanezin une desegokian. Kutsadura akustikoaren definizioak

Segi irakurtzen

“Altu kanteu!”

“Altu kanteu!” – Leire Vargas Nietok Anboto hedabidean.     Ez dut garbi oroitzen “altu kantatzeko” esan zidaten lehen aldia. Bertso eskolako bigarren eguna edo izango zen. Gogoan dut, alabaina, hark utzi zidan zapore mikatza. Kantukideei zuzendua ere entzun izan dut eta beti utzi dit buruan bueltaka ibili zaidan arrastoa, ustezko aholkua aldebiko aiztoa izaki:

Segi irakurtzen

Alfonbra gorria
Bolumena

Bolumena – Mikrofonoak asmatu aurreko garaian, ahotsaren bolumena izan zitekeen bertsotarako aurrebaldintza. Isiltasunaren bolumena beti zaindu izan da bertsogintzan, txaloena baino gehiago axola zaigu, ziurrenik (biak dira bertsoaren lehengai, baina oparoago izaten da lehena). Bertso eskolan ere, azkar esan ziguten ozen kantatzeko (bularra puztuta eta paparra goian). Geroztik, ahotsa eta eztarria zaintzen ikasi nahi izan

Segi irakurtzen

Alfonbra gorria
Kattarro

Kattarro – Pello Mari Otañori esaten omen zioten ‘Kattarro’, zituen eztarri arazoengatik. Ezin omen zuen jendaurrean kantatu eta beharbada hargatik eskaini zizkion paperari bere bertsoaldiak. Ziurrenik, ordea, kantatzeko gai izan balitz, jaso dugun ondarearen hamarren bat jasoko genukeen (Amerikatik korrespondentzian utzi zuenaz gain) . Zentzu batean eskerrak beraz, bere ahots ahulari. Txirrita eta Udarregirekin jardun

Segi irakurtzen