











Formalkeria – Ez dira garai onak inauterirako. Inautea, bere zentzu zabalenean ulertuta: eguneroko bizitzari arnasaldi bat eskatu eta ero haizea ospatu. Azken urtean tarte txikia izan du informaltasunak gure bizitzetan; nahi baino txikiagoa behintzat bai. Norbanako bezala galdu ditugu parrandak, bazkal zein afalosteko hizketaldi luzeak, festak, poteoak, koadrilako planak. Bertsoak ere galdu du hori
Bertsolata – Hernaniko Kronika-tik. Eskerrak eman dizkiete arduradunek herritarrei, Bertsolataren balorazioa oso positiboa izan da eta. Joan den asteazkenean, Errege egunean, eman zioten amaiera aurtengo Bertsolatari. Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak antolatuta eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin, punta-puntako bertsolariak izan ziren protagonista aurtengo egitarauan. Adin guztietako herritarrentzat antolatu zituzten saioak, eta balorazio positiboa egin dute
Entzulea – Entzule izatea sekula ere ez da erraza izan. Ttikitatik bertzeen hitza aditzen ikasteko ahaleginak egin ditugu baina aunitzetan gurea bakarrik aditzen dugula iruditzen zait. Haurren bertso eskoletan argi ikusten dut hori, bertsotan dabilenak gainerakoek entzutea nahi du baina gero gainerakoei entzuteko nahiko lan… Helburua bertsotan aritzea da, baina baita aditzea ere. Aritzetik
Txoriak gara kaiolan – Doinua: ETAren su etenetik. Pertsonak beti omen du Askatasuna senean, Baina asko tresabira Biltzen gara zuzenean. Burua bertan jarrita Nagusien esanean, Goizeroko alpistea Janez modu otzanean. Sarritan ideia bera Etortzen zait, azkenean, Gure pentsamenduetan, Aisialdian, lanean, Txori txikiak garela Kaiola baten barnean. Homo Sapiens omen da Biologian
Ixolamenduaren bertsoak – Testua: Jon Maia Argazkiak: Bertsolari aldizkaria Nire bertsolari ibilbidean izan dudan esperientziarik berezi eta sakonenetakoa izan da Ixolamenduaren bertsoakizenez bataiatu dudana. Ez dut inoiz ahaztuko eta altxor gisara gordeta dauzkat gure memoria kolektiboan betirako geratuko diren asteotan idatzitako bertsoak, bueltan jaso ditudan mezuak eta opariak eta egindako harremanak. Izan ere, bertsolaria