eneko lazkoz

Eneko Lazkoz, Agoitzen garaile

2025-11-04

Eneko Lazkoz Agoitzen garaile - Iragan larunbatean 190 bertsozalek leporaino bete zuten Agoizko Kultur etxea, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Oholtzaratu ziren bertsolariek honako ariketak egin behar [...]

Eneko Lazkoz gailendu da Auritzen

2025-10-06

Eneko Lazkoz gailendu da Auritzen - Auritzen jokatu zen 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa, iragan larunbatean, Kultur Etxean. 120 bat bertsozale elkartu ziren saio bertatik-bertara aditzera. Lazkozek irabazi zuen [...]

Aulkitik begira lasai

2024-12-12 Eneko Lazkoz

Halaxe nabil azken boladan kide gipuzkoarrei begira. Saioren bat bertatik bertara, beste batzuk etxetik…  Aulkian eserita. Lasai.  Batzuengatik poza bezala beste batzuengatik min hartuz. Badakigu nolakoak diren txapelketak. Erabat justuak inoiz ez, mingarriak askorentzat. Gogorrak beti parte hartzaile guztientzat. Gure lagun Luzek behin esan zuen bezela:” lau karamelo eta dozenako belarrondoko. Horixe duk txapelketa!”

Hanka-luzeak eta aho-handiak

2024-11-13 Eneko Lazkoz

Bertsotan dabilenak aisa lotuko du hanka-luzea hanka-sartzearekin eta gaizki neurtzearekin. Batzuetan gertatzen da ustez hamar-zortzian edo zazpi-seian kabituko den puntu, esamolde edo hitzen bat pentsatu, eta kantatzeko unea iristean, kabitzen ez delako, hamar-bederatzi bat edo zortzi-sei bat behar izatea. Gaizki neurtu izanak hanka sartzea dakar horrelakoetan. Eta handia gainera, disimulatzea ezinezkoa den horietakoa. Poto bat egiten duzunean izango da inguruan ohartu ez denik, baina hanka-luze bat egitean…