











Kutsadura akustikoa – Usainak eta kiratsak dauden bezala, badira hotsak eta badira zaratak. Badira ahotsak, zaratak direnak edo bilaka daitezkeenak. Deitu azantza, deitu harrabotsa, deitu zarraparra, deitu herotsa … Belarrira min diren hotsak deseroso, desatsegin, eta sor zaizkigu. Gertatzen da, hots bat eta berbera atsegin izatea une egokian eta jasanezin une desegokian. Kutsadura akustikoaren definizioak
Denbora – Batzuetan erretxin samarra naizela pentsatzen dut. Baina, barkatu, ez zait gustatzen nire denborarekin jolas dezaten. Deitzen dizute herri batera joateko, saioa x orduan hasten dela, baina bi ordu lehenago joateko, badaezpada. Abisatzen zaituzte saio baterako eta esan zizutena baino hiru ordu beranduago hasten da, ez baitago presarik. Saioa orduz aldatu da, baina zuri