Oihana Bartra
Oihana Bartra

2017-05-10

Denbora

Denbora –

denboraBatzuetan erretxin samarra naizela pentsatzen dut. Baina, barkatu, ez zait gustatzen nire denborarekin jolas dezaten. Deitzen dizute herri batera joateko, saioa x orduan hasten dela, baina bi ordu lehenago joateko, badaezpada.  Abisatzen zaituzte saio baterako eta esan zizutena baino hiru ordu beranduago hasten da, ez baitago presarik. Saioa orduz aldatu da, baina zuri abisua ematea “pasatu” zaie antolatzaileei. Halere, zuk aurpegi ona ipini behar duzu, amaitu eta ordainduko dizutelako. Dirua, arin eta behar ez duzun zerbaitetan gastatuko duzuna.

Horrelakoetan, Pepe Mujicak esandakoa etortzen zait gogora: zerbait erosten dugunean ez dugula diruz erosten, diru hori irabazteko gastatu behar izan dugun bizi-denborarekin baino. Bizitzan eros ezin daitekeen gauza bakarra zera dela: bizitza. Bizitza gastatu egiten dela.

Gaurkoa, labur-labur. Ez nuke zuen bizi-denbora alperrik gastatu nahi.

denbora