Aratz Igarzabal
Aratz Igarzabal

2017-05-11

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak, baina oroimenean beti gelditzen dira.Plazaz-plazako lana bertsolari askok utzi izan dute, adinak hala eskatuta, edo buruak. Sentimendu bereziak elkartzen dira horrelakoetan, normalena den bezala.

Bertsolaritzan ere joaten dira handiakAsteburu honetan esan dio agur Abel Barriola handiak  pilota profesionalari. Ibilbide oparo baten ondoren zaila izango zitzaion erabaki hori hartu beharra. Gustukoena izan duen horrek eman dio bizitzaren parte handiena, eta hori bada zerbait! Denek ez dute lortzen! Baina berak esan zuen bezala, nahiago izan du berak pilota uztea, pilotak bera uztea baino.

Igande arratsaldean zain egon zen Euskal herria, une batez gelditu egin zen Euskal herria,Leitzako pilotariaren omenaldia ikusteko.Hunkigarria Julio Sotoren bertsoa,bai horixe. Eta are hunkigarriagoak Abel Barriolaren hitzak ,benetako txapela publikoa zela esan zuen gutxi gora behera. Dotorea izan da Abel eta dotore eman dio amaiera ibilbide profesionalari,

Nire iritziz, guztiok behar genuke gure bizitzako etapa bat bukatzen dugunean Abel Barriolak izan duen umiltasun eta dotorezi hori. Egunen batean inork esan gabe uzten jakingo al dugu guk ere…

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak