











Haize txar batek hartuta… – “Agure zaharra falta da bere etxe ondotik, haize txar batek hartuta eraman du hemendik”. Estrofa horixe burutik kendu ezinik nabil, txapelketetan sortzen diren haize korronteei buruz idatziko nizuela hitz eman nizuenetik. Txapelketako zenbait saiotara hurreratu naiz eta sumatu ditut haize korronte batzuk, apalak oraindik, ez dute indar gehiegirik hartu. Ziur
Oporrak: “bertsora et labora” – Aurrekoan bertsolarien oporrei buruz aritu nintzaizuen, oporrak deitzerik badago, bertsolarion kasuan oporrak hartzeak lana uztea suposatzen baitu, hots, diru sarrerarik ez. Egun, bertsolariaren langintza prekarioa da orohar: eguneratu gabeko prezioetan lan egiten du, gasolinaren igoerak bere kasa jasan behar ditu, desorduetan egiten du lan… oporrak hartzen dituen bertsolariak, beste ogibide
Oporrak: “hik lan eta nik jai” – Lanean, egunerokoan bederen, oporrak hartu ditut eta lasai hartzen ari naiz gauzak, keep calm style. Bertsolari aldizkariko arduradunaren larritasuna ikusirik, lasaiegi ere bai agian. Behin bertsolari bati, Anjel Mariri, hala entzun nion urliari buruz hizketan eta harriturik: Oporrak udan hartu dituela? Lan gehien dagoenean? Anjel Mariren
ERREdurak – Suak umetatik liluratu izan nau, aitite-amamen etxean sutondoan eseri eta suari begira egoten ginenetik. Poxpolu kutxa hartu eta haiek banan-banan piztea ere plazer hutsa zen, zer esanik ez binaka ixiotuez gero. Egoeraren arabera plazer txiki hura beldurgarri suertatu zatekeen, etxean bakarrik poxpolua piztu eta gasa zabaltzen nuenetan bereziki, ume nintzela oraindik bazkaria berotu
Jon eta kartzelako lana – Aurrekoan kontatu nizuen bezala, Jon etxera bueltatu da eta, ondorioz, hemen ari naiz epez kanpo eta berandu zutabe hau idazten. Jon ere berandu heldu da etxera, eta galdutako denbora berreskuratzen gabiltza. Kartzelako lanak luze joan dira saio honetan. 2002ko udazkenean eraman zituzten Galdakaoko hainbat gazte espetxera, tartean gure