Gipuzkoako Txapelketaren biharamuneko gogoetak

Gipuzkoako Txapelketaren biharamuneko gogoetak – Testua: Gorka Azkarate Argazkiak: Bertsozale Elkartea (Alberto Elosegi)   Igaro berri den 2019 urteak lau urteko ziklo baten amaiera ekarri du Gipuzkoako bertsozale familiarentzat. Izan ere, gustatu edo ez, nahiko nabarmena baita bertsoak txapelketek markatutako zikloen arrastoari jarraika egiten duela aurrera azken hamarkadetan; tartean hamaika egitasmo eta proiektu askotariko landu

Segi irakurtzen

Beñat Gaztelumendi: «Uste dut finala ez dela parekidea izan, txapelketa bera ez delako izan»

Beñat Gaztelumendi – Manex Mantxolak Berria egunkarian. Gipuzkoako txapeldun izango da aurrerantzean ere Gaztelumendi, larunbatean txapela bigarrenez irabazi ostean. Gustura dago eginiko lanarekin; «fase bat» itxi dela dio, eta bertsolaritzaren berrikuntzen artean kokatu nahi lukeela bere burua. Bideoa albistearen amaieran.   Añorgako (Donostia) Jolas-etxean elkartu da BERRIArekin, igande goizean; bezperako ospakizunaren zantzurik bazen oraindik. Txapela

Segi irakurtzen

Gipuzkoako Txapelketa: Zumarraga eta Elgoibar

Gipuzkoako Txapelketa: Zumarraga eta Elgoibar – Zumarraga Zumarragako Zelai Arizti Aretoan jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Oraingoan ere aurretik agortu ziren sarrera guztiak. Unai Mendizabalek lortu zituen puntu gehien, 449.5 puntu, eta, ondorioz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean abestuko du zizurkildarrak. Puntuazioak: Unai Mendizabal Jauregi……….449.5 Nerea Elustondo Plazaola……..439.5 Iñigo Izagirre Urteaga…………..419

Segi irakurtzen

Gipuzkoako Txapelketa: Oñati eta Amasa-Villabona

Gipuzkoako Txapelketa: Oñati eta Amasa-Villabona –   Hasi da Gipuzkoako Txapelketa, eta jada igaro dira lehenengo bi geltokiak: Oñati eta Amasa-Villabona.   OÑATI Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-zortzirena jokatu zen larunbatean Oñatiko Santa Ana Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Mujikak.   Bete egin zen aretoa, sarrera guztiak agortuta. Haritz Mujika asteasuarrak lortu ditu puntu gehien, 447 puntu. Beraz,

Segi irakurtzen

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan – Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta sailkatu ahal izateko lehenik Gipuzkoa Bertsotan jokatuko da, Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez.     “Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da” adierazi du Gipuzkoako Elkarteak. Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango

Segi irakurtzen