Haritz Mujika

Bertso zeremonikoak

2024-10-22 Haritz Mujika

Ez naiz sekula bertso zeremonikoen zalea izan. Urtebetetze, ezkontza, Eguberri… ospakizunak hobe bertsorik gabe, pentsatu izan dut, gainera. Gauza bakoitza bere lekuan eta garaian. Zerbaitetarako daude Zorionak zuri, Unblenble eta Hator hator euskal kantutegian. Hobe hortik tira nik neure sormenetik baino.

Hasiera bat edo

2024-09-13 Haritz Mujika

Hasiera bat edo - Andoainen hasi zen 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Euria goian-behean. G Puntua jo-mugan, “Mantxi”, Ane Labaka eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan, besteak-beste, txapelketa haren prologoan. Izan [...]

Ttakun Herren: Lau urtez behin - Ia egunero

2024-09-11 Ane Zuazubiskar eta Haritz Mujika

Lau urtez behin - Ia egunero - [caption id="attachment_47914" align="aligncenter" width="472"] Haritz Mujika[/caption] Lau urtean behin   Doinua: Agur sagar beltzaran [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/08/liburukia2_1016a.mp3"][/audio]   Aurtengo otsaila ez da izango edozein [...]

Triste bizi naiz eta

2024-06-13 Haritz Mujika

Beste asko ere bai, nonbait. Bertsolariez ari naiz; txapelketa garaiaz, bereziki. Guraso izateak eta bertsolari txapelketak azaleratzen dizkie askori barru-barruko kezka, beldur eta zulo beltzak. Eta hori, jarrerara eta pentsamendura kutsatzen da; bertsotara. Apropos, hein batean.

Bertsoari begiratzeko modu bat

2024-05-15 Haritz Mujika

Bertsolaritza hitzari sare sozialen batean etiketak jarri behar banizkio, #Artea, #Edertasuna, #Hizkuntza edota #Lagunartea etiketak erantsiko nizkioke. #Gozamena, #Umorea eta #Zirika ere bai. #Zirtoa. Horrela ulertu izan dut bertsolaritza jardunean aritu naizenean eta aritzetik aditzera igaro naizenean, berriz, etiketa horiek bere baitan biltzen dituzten saioak entzun nahi izaten ditut.