Inprobisatzaileak
Lagunei

Lagunei – Doinua: ostatuko neskatxaren koplak 1) UKITU ELKAR MAITATU USAINDU ELKAR GOZATU AURRETIK EGIN EZ DUGUN HORI BIHURTU ZAIGU PEKATU.   2) HURBILEKO BEGIRADA SENTITZEKO BESARKADA TRISTURA POZA BIHURTZEN DUEN SENDAGAIA EZ AL ZARA?   3) KAFEA EDO ZERBEZA ESTIMUA EDO KEXA EGUNEROKO ERRUTINA DA EGUNEROKO SORPRESA.   4) BAZKARI EDO AFARI KONPAINI ONAREN

Segi irakurtzen

Desikasten

Desikasten – Bertsoarekin eritu zara. Bertsoa.comen sorreraren belaunaldikoa zara, asteroko Hitzetik Hortzera huts egitea pentsaezina da, txapelketa nagusietako DVDak buruz dakizkizu, Bapatean bildumak zein Auspoako liburuak. Besteei kopiatuz zu ere hasten zara bertso izan nahi duten doinu galduak kantatzen eta jendaurreko lehen agerpenetan zure buruari (gezurretan) lasai zaudela behin eta berriz errepikatzen. Eskolarteko txapelketan aski

Segi irakurtzen

Maitatua sobera

Maitatua sobera Duela aste batzuk saio batean jarri ziguten maitasunari lotutako gaia, Abel Barriola eta Amets Txurrukaren erretiroa baliatuz. Bi kirolariek euren ibilbidearen errepasoa egitean jendearen maitasuna azpimarratzen omen zuten, euren lorpenen ardagai modura edo. Gai emaileak hiru bertsolarioi galdetu zigun ea noiz sentitu garen bertsolari moduan maitatu, edo nola helarazten zaigun maitasun hori. Maitasuna

Segi irakurtzen

Zaldun bakartiak

Zaldun bakartiak Badira ofizioka egiteko bi modu (gutxienez). Bata, betikoa, bertso eskolan irakatsi zigutena: gaia entzun, ideia bat pentsatu, bertsoa bota, kantu-kideari entzun eta hurrengo bertsoan ondokoak esandakoari erantzutea. Bestea, zaldun bakartiena: gaia entzun, ideia pentsatu, bertsoa bota eta hurrengo bertsoan kantu-kideak bota duenari erreparatu barik lehendik ere buruan erabilitako ideia botatzea. Bizitzan berdin. Badira

Segi irakurtzen

Koskaren ertzetik

Koskaren ertzetik Ezberdin ikusten dira gauzak koskaren ertzetik. Aurrera egiteko gogoz ertzera pixkanaka gerturatzen ari da, baina oinak iltzatuta ditu. Igerilekurako saltoa behin eta berriz irudikatzen du buruan, “1… 2… eta 3…” baina zirkinik ez. Behatzak koskatik zintzilik jarri arren, ez du ausardiarik biltzen. Makurtu eta eskuetan bildutako urez igurtzi du gorputza, kontrastea baretu nahian

Segi irakurtzen