Miel Frantzisko Zubeldia "Artxanberri" bertsolariari omenaldia eta plaka
Miel Frantzisko Zubeldia “Artxanberri” bertsolariari omenaldia egin diote zaldibiarrek eta haren izena duen kalean plaka bat jarri dute bere omenez.
Miel Frantzisko Zubeldia “Artxanberri” bertsolariari omenaldia egin diote zaldibiarrek eta haren izena duen kalean plaka bat jarri dute bere omenez.
Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.
Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.
Mari Luixa Erdozio Etxeberri (1846, Azkaine – 1925, Donibane Lohizune) lapurtar bertsolaria izan zen, Ipar Euskal Herriko ezagutzen den lehen emazte bertsolaria. Guraso bakarraren alaba zen. Azkainen sortua, Patinenia etxean [...]
Nafarroako erresumak justizia sistema beregaina izan zuen 1836. urtera arte. Erresumako auziak, beraz, Iruñean epaitzen ziren. Horri esker, Erdi Arotik aurrerako milaka auzitako dokumentazioa dugu, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gorderik: Sententziak, lekukoen deklarazioak… Nafarroaren historia txikia –egunerokoa, jende xehearena– ezagutzeko izugarrizko ondare dokumentala da hori.