











«Ez daukagu kezkarik Euskal Herria bertsolaririk gabe gelditzeko, gu isilduagatik» – Miel A. Elustondok BERRIAn. «Bertsolarien buruzagia hartu baitigu ondoezak/ ta harren partez agurtutzea ongi iduritutzen zat/ agur ta txalo eder bat danok Uztapide za(ha)rrarentzat/ oker bat gertatu izan zaigu ta hartzekua da aintzat», Azpillagaren bertsoa dugu 1972ko apirilaren 30eko Anoetako pilotalekuko saioa burutuz: ezongiak
Zuberoako txikitoak – Zuberoa famatua da Euskal Herri osoan, maskarada, pastoral eta baita kantu eta dantza xarmagarriengatik ere. Zuberera bera ere bitxi samarra, exotikoa, egiten zaigu gainerako euskaldunoi. Altxor ederra, beraz, euskaldunok Zuberoan daukaguna. Baina aipatu ditudan horietaz gain, Zuberoan badira bestelako kontuak bigarren edo hirugarren maila batean gorderik gelditzen zaizkigunak. Horietako bat, txikitoak.
Txupinazoa – Bueltatu dira jaiak, bueltatu dira bertso saioak plazetara. Euskal Herriko hiriburuetako jai giroan ere izan du bertsoak lekurik eta Bilboko Santiagoko plazan egunero izan du bertsozaleak bertsoaz gozatzeko aukera. Jaiei hasiera txupinazoak ematen die, zeru erdian eztanda egiten duen suziri horrek. Hurbiltasunagatik, Bilboko jaien hasierak, txupinazoak, hunkitu egiten nau, are gehiago konpartsetako kide
Anakronismo baten une gorenak – Testua: Kepa Matxain ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA, BERTSOLARI ALDIZKARIA Orain hilabete batzuk ‘Zubia–Silveira’ afera jarraitu zuten klase guztietako grinatsuen artetik, auzia bertsozaletasunetik bizi izan zutenen egarria asetzeko bilketa xumea egin nahi luke erreportaje honek: “Gutxienez bertsotan ari dira, bada esperantzarik!” deiadarka jardundakoez ari gara, noski. Sobera funtsatua dute
Belaunaldi baten bukaera – Duela egun gutxi hil zaigu Gregorio Larrañaga, Mañukorta. Berarekin kantatua banaiz ere (nola ahaztu bere barbantzo koloreko jertsea), bada bere berri nik baino hobeto emango duenik. Gure artean ere, berriki hil da Joxe Mari Lertxundi aiarra, gizon eta bertsolari benetan fina. Pixka bat atzerago hil zen Luis Otamendi, bertsolari umil eta