Donostiako bertsolaritza aztertzeko ikastaroa Manex Mujikaren eskutik

Donostiako bertsolaritza aztertzeko ikastaroa Manex Mujikaren eskutik – Donostiako bertsolaritza sakon eta tentuz aztertzeko ikastaroa antolatu du Donostia Kulturak. Jardueraren xedea Donostian, 1813. urtetik hona izan diren bertsolariak ezagutzea da, euren bizitzaren eta, batez ere, bertsoen bidez. Aipatutako bertsolari eta bertsoen bidez, Donostiaren historiaren eta garai ezberdinetako egunerokoaren beste ikuspegi bat ezagutu ahalko dira.    

Segi irakurtzen

Agur, Mañu

Agur, Mañu – Bertsolari aldizkaria jaio bezain pronto hasi zen bizarra egiten. Noren, eta zendu berri den Gregorio Larrañaga “Mañukorta” ren azaletik, azalean. Aldizkari honen bi inflexio puntu garrantzitsu Jainkomendiko mutilaren eskutik ospatu ditugu: jaiotza, eta 20. urteurrena. 30. urteurrena pandemia eta bestelako gaiak tartean joan zitzaigun, eta Gregorioren heriotzak bizarra moztu gabe harrapatu gaitu.

Segi irakurtzen

Lehen bertso eskola: Euskara herriari eman zioten

Lehen bertso eskola: Euskara herriari eman zioten – Leire Artola Arin ARGIA aldizkarian. Euskara geure altxorra dela eta hura herrira zabaldu behar dela dio Patxi Goikolea euskaltzale eta bertsolari arrasatearrak. Argi du nola: bertsolaritzaren bidez. 89 urte beteko ditu baina garai batean bezalaxe segitzen duela dio. 1974ko hartan ere argi ikusi zuen, eta lehen bertso

Segi irakurtzen

[PERLAK] Perla solteak: Rekondo, toreatzaile bertsolaria (1958)

toreatzaile bertsolaria – Gutxien espero daitekeen testuak eskaini ahal digu bertsolariren bati buruzko arrastoren bat. ABC madrildarraren zezenketa kroniketan, esaterako, topatu ahal izan da perla solte horietako bat. Antonio Díaz-Cabañetek 1958an sinatutako bi testutan Jose Mari Recondo Rementeria toreatzaile donostiarraren bi zezenketa kontatzen dira, eta bietan Recondo bertsotan bat-batean ongi moldatzen zela azpimarratzen da. Deigarria

Segi irakurtzen

[PERLAK] Perla solteak. De Vega: euskara gorrotatu baina bertsolariak maite (1953)

De Vega – Bertsolaritzari buruzko prentsa historikoko testuetan murgildurik, jite guztietako pertsonaia eta ibilbideekin egin dugu topo, baina aldrebesena, ezbairik gabe Luis Antonio De Vegarena da.     Lan honetan bertan jasota gelditu den bezala, adingabeko Txirrita bati buruzko testua topatu dugu lehenengo, 1920ko hamarraldian[1]. Eta aipatu dugu, baita ere, hamarraldi horretan bertsolariren bat tartean

Segi irakurtzen