[PERLAK] Basarriren polemikak: Basarri VS Ayalde / Sagardotegikoa VS Gorbataduna (1963)

Basarri VS Ayalde – Basarriri lehen haserre sonatua 1963an Uztapideren alde txapela galdu berritan Antonio Valverde Ayaldek argitaraturiko artikuluak eragin zion. Ez zen nolanahiko haserrea izan gainera: gehiago ez zela txapelketetara edo sariketetara aurkeztuko iragarri zuen bertsolariak erantzun gisa. Hainbesteko sua nondik etor ziezaiokeen ulertzeko, 1935eko txapelketan Txirritari irabazi zionean entzun behar izan zituen lehen

Segi irakurtzen

[PERLAK] Basarriren polemikak

Basarriren polemikak – Txapelei dagokienean, lautik hirurekin, Uztapide izango da gailur honetako bertsolari ikurra. Bertsolaritzaren eragile gisa izandako pisuagatik, medioetan zeukan ikusgarritasun apartekoa zela medio, eta bi ziklo ezberdinetan txapela irabazitako bertsolari bakarra izanik, bertsolaritzaren inguruko eztabaidetan Basarriren iritzia izango da erreferentziala gailur honetan: “Bertsolaritzaren behi sakratua, instituzio bat zen alde horretatik Zarauzkoa” (Lasa, 2008:

Segi irakurtzen

[PERLAK] Elkarrizketa gehiago: Amurizak Lopategiri (1957)

Amurizak Lopategiri – 1960ko hamarraldiko txapelketak gerraostean bertsolaritza berrabiarazi zuen belaunaldiaren gailurra izan ziren. Eragiletzan Euskaltzaindiaren bueltan osatu zen taldea, eta bertsogintzan Basarri eta Uztapide izan ziren txapelketa horien protagonista nagusiak. Hamarraldi horren bukaerarako, ordea, nabaria zen belaunaldi hori ahitua zela, eta belaunaldi berri baten bultzada hasi zen nabarmentzen bertsolaritza sozialaren loraldiarekin. Diktadura bere azken

Segi irakurtzen

[PERLAK] Elkarrizketa gehiago: Uztapideri

Uztapideri – Uztapide hiru aldiz izan zen txapeldun 1960ko hamarraldiko txapelketa nagusietan, eta Basarrirekin batera bera da prentsa historikoan bi elkarrizketa baino gehiago egin zizkioten bertsolari bakarra: El Diario Vasco, 1962/XII/28, Vicente Escudero, Uztapide el bersolari nos dice: “Tengo mucho respeto a los participantes del Concurso Mundial, y especialmente al campeón”; El Diario Vasco, 1963/I/03,

Segi irakurtzen

[PERLAK] Elkarrizketa gehiago: Basarriri

Basarriri –  Bertsolaritzaren presentzia mediatikoari dagokionean, bertsolariaren ahotsa protagonismoa irabaziz joango da hamarkadek aurrera egin ahala. Lore Jokoen zikloan ez dago prentsan gaiaz testurik argitaratuko duen bat-bateko bertsolaririk, Euzko Pizkundean, Kepa Enbeita eta Iñaki Eizmendi Basarri azalduko dira, eta frankismo garaiko zikloan Xabier Amuriza, Abel Enbeita, Deunoro Sardui, Mixel Aire eta Txomin Garmendia batuko zaizkio

Segi irakurtzen