











Itsasoak dakarrena ala daramana? – Doinua: ez nau izutzen negu hurbilak Harkaitz zurrunen aurka petrala, (e)ta ortzi-mugan lausoa, ontzi oholen hilerri hotza, marinelen frakasoa, ibai urtsuen topalekua, hodei grisen gurasoa, ezpain artean gazia, baina, oroimenean gozoa. Nahiz urak ia osatzen duen zure izate osoa, urak daukan ta urak dakarren hura zara, itsasoa.
Itsasoan – Doinua: ETAren su-etenetik Gure etxeko leihotik, iparra dabilenean, gizakiak gaua uzten badu isiltasunean, Itsasoa entzuten da olatuen jardunean, korrontea nola doan mendeetako lanean. Ozeanoak indarra baitu bere sakonean, bertara hurbiltzen naiz ni, ahal bada, zuzenean, bizitzaren itsasoan denboralea denean (bis). Hamar urte nituela, Amabirjinak aldera, bi arrebekin joan nintzen hondartzara
Hondartzan – Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago 1. Atzo hondartzan ibili nintzen, Gure umeen harira, Eta burua joan zitzaidan Inguruari begira. Hondarrak beti berdin dirudi, baina itsasoak tira, hainbat ideia etorri eta bertso bilakatu dira. 2. Mendi-tontor bat egin genuen Gure jolasen sostengu, Handitu dadin gehiago bota, Albotik hondarra kendu. Oteizak zer esango zuen