kritika

Hanka-luzeak eta aho-handiak

2024-11-13 Eneko Lazkoz

Bertsotan dabilenak aisa lotuko du hanka-luzea hanka-sartzearekin eta gaizki neurtzearekin. Batzuetan gertatzen da ustez hamar-zortzian edo zazpi-seian kabituko den puntu, esamolde edo hitzen bat pentsatu, eta kantatzeko unea iristean, kabitzen ez delako, hamar-bederatzi bat edo zortzi-sei bat behar izatea. Gaizki neurtu izanak hanka sartzea dakar horrelakoetan. Eta handia gainera, disimulatzea ezinezkoa den horietakoa. Poto bat egiten duzunean izango da inguruan ohartu ez denik, baina hanka-luze bat egitean…

Kritikaren plaza

2022-10-17 Manex Agirre

Kritikaren plaza - Txapelketa Nagusiak denok birkokatzen gaituela esan nuen joan den hilean (batzuok, justiziaz izanik ere, nahi ez genukeen lekura eraman gaitu). Ez pertsonak bakarrik: baita joerak ere. Txapelketa [...]