











-Eta? ze aurkari egokitu zaizkin Tolosan? -Ze bertsokide? -Bai, ze aurkari. -Beno, bertsotan elkarrekin egin behar diagu, ez elkarren aurka. -Ja, baina txapelketa dun, oraingoan aurkari izango ditun. -Ez pentsa. Orduan eta hobea kidea, hobe niretzat. -Nola ba, irabaztea komeni zain! -Bai, baina irabazteko ondokoek oso ondo egitea komeni zaidak. -Ulertzen dinat zuzentasun hori …
Lehia – Doinua: habanera (edozein) Kazetariak hurbiltzen zaizkigu mikroa gora: “Ze helbururekin egun etorri zara bertsora?” “Ahal bada gozatzera, ongi pasatuz denbora, Egon nahi dut bestekin edo nerekin gustora.” Baina gure hitz politek poesi ta metafora Ezin digute atera konkurentzia kanpora. Itxuren antzezlanean kontraesana da moda, Nehoiz ez dago lehiarik baina lehia beti hor
Okurrituko zait zerbait – Izaten da momentu bat non bertsotan hasi izana guztiz damutzen zaigun. Niri behintzat halaxe gertatzen zait. Gaia entzun eta zer kantatu ideiarik ere ez daukazun momentu hori. Publikoa zuri begira eta zu aretoko larrialdi irteeren bila, nondik ihes egin pentsatzen. Imajinazioari eragin ezinda, berdina pasatzen zait plazan bakarkako baten aurrean edo