











Aitzol Barandiaran
First dates eta agurraren lezioa – Irakurle, zure konfiantza irabazteko, nire miseriak agerian utziko ditut lehen artikulutik: bolada batez, First dates izeneko telebista-saiora erabat kateatu nintzen. Gogoan dut, ordura arte elkar ezagutzen ez zuten bi gonbidatu mahai-bueltan elkartzen zituztela ordubetez, maitasunaren txispak surik pizten zuen jakiteko. Ikusiaren ikusiz, dohain berezia garatu nuen, ezen gauza bainintzen gonbidatuek
Amuriza eta Enbeita Aiaraldeako Ekintza Faktorian – Bi hilean behin bezala, bertsoaren eta tokiko produktu ekologikoekin osatutako afariaren bueltan batuko da jendea Faktorian, oraingoan Onintza Enbeita eta Miren Amurizaren konpainian. Bertso-afaria 21:00ean hasiko da, eta ateak 20:30ean ireki. Afaria garaian garaiko tokiko produktu ekologikoekin kozinatuko da, eta ordaindutakoaren zati bat bertsolarientzako izango da. Lekua mugatua
Erpinetatik muineraino – Joxerra Senarrek Berria egunkarian. Aurtengo lehen Bertso Eguna ospatu dute, Iruñean. Zaleen bertso goseari irrikaz erantzun diote Miren Amurizak, Onintza Enbeitak, Julio Sotok eta Xabier Silveirak Errealitateari beste ikuspegi batzuetatik kantatzea izan zuten ardatz atzo, Iruñean, aurtengo lehen Bertso Egunean. Ohiko gaietatik atera eta bestelako betaurrekoak jantzita, ordu eta 45 minutuz
Onintza Enbeita – Aintzina Monasterio Maguregik Busturaldeko Hitzan. Euskaraldian murgilduta gaude, eta Euskara Eguna laster dato. Horietaz eta euskaraz eta bertsolaritzaren arteko harremanaz berba egin dugu Xabat Galletebeitia Abaroa eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariekin. Bertsolaritzak ze ekarpen egiten dio euskarari? Bertsolaritzak hizkuntza bizirik mantentzen du. Bertsolaritzarekin hizkuntza ahoz aho dabil, eta bertsolaritzak jolastu
Ez daukagu agintaririk euskara interesatzen zaionik – Urtzi Urkizuk Onintza Enbeitari egindako elkarrizketa Etzi.pm atarian. Bizkaiko bertsolari txapelketa irabazi duen lehen emakumea da Onintza Enbeita (Muxika, 1979). Kazetaria. Haren zutabeak irakur daitezke egunero Berrian. Espainiako Kongresuan Amaiurreko diputatua izan zen lau urtez. Baserriari oso lotua dago. ETBko makina bat saiotan aritu da eta ari