











toreatzaile bertsolaria – Gutxien espero daitekeen testuak eskaini ahal digu bertsolariren bati buruzko arrastoren bat. ABC madrildarraren zezenketa kroniketan, esaterako, topatu ahal izan da perla solte horietako bat. Antonio Díaz-Cabañetek 1958an sinatutako bi testutan Jose Mari Recondo Rementeria toreatzaile donostiarraren bi zezenketa kontatzen dira, eta bietan Recondo bertsotan bat-batean ongi moldatzen zela azpimarratzen da. Deigarria
De Vega – Bertsolaritzari buruzko prentsa historikoko testuetan murgildurik, jite guztietako pertsonaia eta ibilbideekin egin dugu topo, baina aldrebesena, ezbairik gabe Luis Antonio De Vegarena da. Lan honetan bertan jasota gelditu den bezala, adingabeko Txirrita bati buruzko testua topatu dugu lehenengo, 1920ko hamarraldian[1]. Eta aipatu dugu, baita ere, hamarraldi horretan bertsolariren bat tartean
Basarri kubako repentismoaz – 1990eko hamarkadaren amaiera aldera Bertsozale Elkarteak atzerrian topa zitezkeen bertsolaritzaren gisako fenomenoetako inprobisatzaile eta adituekin harremanak egiteari ekin zion. Lan handia egin da ordutik alor horretan eta bertso munduan erabat normalizatu da bertsolaritza munduan zehar barreiaturik dagoen inprobisatzaileen familia handi batean kokatzea. Aurretik, ordea, ez zen asko aipatzen zen kontu bat.
Bertsolari elkartearen eta bertso eskolen lehen zantzuak 1930eko hamarraldian – Prentsa historikoak bertsolarien arrastoa ez ezik garaian garaiko eragileek bertsolarien inguruan irudikatu duten proiektuaren arrastoak ematen dizkigu, eta, zenbaitetan, harritu ere egiten gaituzte arrasto horiek, desgaraikoak diruditen ideiekin topo egitean. Horrela gertatzen da bertso eskolen eta bertsolarien elkarte baten beharraren ingurukoekin, esaterako. Bertso eskolak 1980ko
Txirristakaren saioa gerra aurretik – Letek aztertzen zuen Mendaro Txirristakaren saio baten kronika dakar Estampa aldizkari madrildarrak, Txirritari egindako elkarrizketa ekarriko zuen berak. J.E. Muñagorrik sinatzen du. Ezin izan da argitu sinaduraren atzetik dagoen izen osoa, baina sinadura berarekin hilabete batzuk lehenago Santa Agedako koruei buruzko erreportajea ere bazekarren aldizkari berak. Testua polita da eta