











Bizkaiko eta Nafarroako txapeldunak elkarrekin kantuan – Zaldiko Maldiko kultur elkarteak Zortziko Maldiko bertso saio berezia antolatu du: Nerea Ibarzabalek (Bizkaiko azken Bertsolari Txapelketako irabazleak), eta Saioa Alkaizak (Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken txapeldunak) elkarrekin abestuko dute kultur elkarte iruindarrean. Saio ostegun honetan izango da, urtarrilak 13. Bertso afaria izango da, eta 21:00etan hasiko da emankizuna
Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean – Ander Perezek ARGIAn. Batzuen eta besteen zorionak jasota aritu gara Saioa Alkaizarekin Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan barna, elkarrizketa hau egiteko momentuan. Besteen harrerak lagundu dio lortu berri duena kokatzen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta astebetera, “liseriketa” eginda dator. Bertsoaz gain, gorputzez, identitateez, ertzez, hegemoniez eta diskurtsoez hitz
“Txapela ez da kasualitatea, lanaren emaitza da” – Amagoia Mujikak GARAn. SAIOA ALKAIZA GUALLAR Bertsoz bertso egindako lanaren emaitza izan zen igandeko txapela. Baina, lana lanaren gainean, azken urteotan egindako lanketaren, entrenamenduaren, hausnarketaren eta ahaleginaren emaitza ere badelako. Oholtzan finalean izan zuen argitasunak, begirada zorrotzak, esan nahi zuenera gerturatzeko talentuak hor dauka oinarria,
Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun – Finalera lehen aldiz ailegatu eta txapela jantzi du Alkaizak. 1.750 lagun elkartu ziren atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala bertatik-bertara jarraitzeko. Oholtzan: Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria. Ander Aranburu Arriolak egin zituen aurkezle lanak, eta
Nafarroako bertsogintza – Saioa Alkaizak Bertsozale Elkartearen atarian. Ez gara lurralde homogeneo batean bizi, oso bestelakoa baita euskararen egoera Nafarroako mutur batetik bestera: zonifikatutako herrialdean, D eredua ez da oraindik iritsi gure luze-zabal guztira, eta haur batzuek ez dute euskaraz ikasteko eskubiderik; hizkuntzak ez du lege babes berdina eremu batean zein bestean; eta erabilera oso