Pribilejiatuak

Pribilejiatuak – 16:00etan dugu hitzordua aparkalekuan. Umeak munduratu ditugunetik, familia-oporren usaina hartu du berriz ere Gasteizetik Pancorbo alderako A1aren zatiak. Gaur bertatik noa. Baina beste leku batera noa. Langraiz Oka parean eskuinetara. Ezkerretara bihurgunea, autobidea zubi-gainetik pasa. Susto txiki bat biribilgunetik irteterakoan, beste auto batekin (nire errua izan da). Aldapa suabea, baina uste baino luzeagoa.

Segi irakurtzen

Kartzelakoa

Kartzelakoa – Egin izan ditut kartzelako lanak bertsolari bezala; txapelketan edo sariketa batzuetan parte hartu izan duten bertsolari guztiek bezala; orain, ganbarakoak egingo ditugun bezala. Kartzela gehiagotan ahoskatu dut bertso munduan adiera horretan bere esanahi gordinenean baino. Halaxe da.   Iazko abenduan, Zaballako bertso eskolaren gonbidapenari esker, bertsolari lana egin dut lehenengoz kartzelan. Edo ahalegindu,

Segi irakurtzen