KOKTAIL HURRUP 2.0
KOKTAIL HURRUP 2.0

KOKTAIL HURRUP 2.0 Aurtengo abuztuak ere ia egin ditu bereak, eta ikasturte berriko erritmo frenetikoaren izuaren aurrean tekla-juntatzen ari den honek, iaz egin zuenaren antzera, auto-revival-aren bide zalantzazkoa hautatu, eta horra, udaren errepaso azkar eta gainetikoaren bigarren edizioa. Labur esanda, hiru inpresioko eta iradokizun bateko zerrenda laburra, bakoitzean sakontzeko nagiari gorazarre eginez:   BAGA Gaztetxeak, Hala

Segi irakurtzen

Ikusi arte, Joxe!

  Doinua: Agur sagar beltzaran   1/ Esna amets gaiztoa gailentzen denean ezina izkutatzen da oroimenean Ze konpainia eder CAPen geundenean presaka lan-bisitan heldu zinenean ta gaur ze hutsunea bihotz barrenean   2/ Urrutian gertatu arren zoritxarra mezuak laster heldu ziren barra-barra Fikziotik bereizi ohi gaituen marra bizitzak ere hau du bere alde txarra ezin

Segi irakurtzen

Errimak dira
Errimak dira

Errimak dira Deskantsuak eta antzuak errimatu egiten dute. Familia berean sailka ditzakegu biak. Baina, antzeko soinua duten arren, kuadrilakoak izan daitezkeen arren, edota teilatu bereko familiako bi hitz izan daitezkeen arren, bertsoko fikziotik kanpo, ez dira zertan familiakoak, kuadrilakoak zein antzekoak izan. Deskantsatzea denpora galtzea da askorentzat, denpora antzutasunez jaztea. Eta gorputz eta buru nekatu

Segi irakurtzen

Alfonbra gorria
Hitz hutsa

Hitz hutsa – Bertsoa hori da finean, hitz hutsa. Jantzi ohi dugu doinuz eta ahotsez, ematen dugu oholtza baten mailatik eta zabaltzen da megafonia bidez; baina ez da hitza besterik. Batzuetan sekulako boterea duela sentitzen dugu, benetan eragiten sumatzen baititugu kantatutako hitzok. Erantzuna jasotzen dugu. Hitz hutsa zenbateraino hel daitekeen ohartzen gara. Aitzitik, beste batzuetan

Segi irakurtzen

AHOZKO INPROBISAZIOA ITZULTZEAZ

Joan dira urte batzuk, bertsolariok, euskararen eremutik kanpo, gure jarduna erakutsi eta beste zenbait hizkuntzetako inprobisatzaileekin batera saioak egiten hasi ginenetik. Kanporako lehen irteerak egin eta berehala hasi ginen kanpoko inprobisatzaileak Euskal Herrira ekartzen ere. Hizkuntza- eta kultura-truke horretan, atoan topo egin genuen ahozko inprobisazioa itzultzeko beharrarekin. Hasieran, bertsoz bertso itzultzen genuen bertsoaldi bakoitza, sarri,

Segi irakurtzen