Apoa hil da –
Doinua: Putzu guztiek dute ondoan apoa – Joseba Tapia
Kazan hiritik estu pasatzen da Volga
Danubiotik ur tantak ezin igaroa
bidaiara joatea udaran kirol da
pikutara joan da turisten aroa
Masaje, margarita eta karaoke
3000 euroko kruzero astea
autobusa bihurtu zaie kamarote
klima larrialdia a ze desastrea!
Hoteleko pistina ez dute ireki
itzali egin dute Fonta di Trevi
oporretan golfera joaten zinen beti
bi astez deskantsua ez zen ba gehiegi
Gure kezka bakarra lujoa da alta
mundutxo hau denean nahiko txarto doa
zilarrik ez degu ta orain ura falta
bonbekin jolasteko sartzen zait gogoa
Baratzak pitzatuta ta larreak hori
abuztuan neguko uzta jan du behiak
baina garrantzitsua ez omen da hori
sonbrilak ez ditu nahi ondoan hodeiak
Lehortu dira putzu, laku eta ibai
itsaso, penintsula eta kontinente
ez da zure errua egon zaitez lasai
jarraitu erabiltzen noiznahi Chat GPT
Ai natura zaintzeko garaia zenean
nahiago izan genitun soja eta gilda
berria izango da biharamunean
apoa eguzkitan kiskalita hil da!


