Eneko Fernandez
Eneko Fernandez

2022-11-22

#BTN

#BTN –

Doinua: Agur sagar beltzaran

 

 

Poto, epaile, ganbara
hamaika hitz eta
teknizismo, emozio
drama ta iseka…
Lizardi, Osinalde
Xenpelar, Izeta
nahiz ta guztiok egon
gintezkeen aseta
#BTNk pizten du
bertsoaren se(k)ta

Getxon abiatua
ta Iruñearaino
saihestuz beroaldi
eurite zein laino
areto ta frontoiak
geldituak ñaño
Jarraituagoa da
txapelketa hau, ño!
“inork ikusten ez dun”
Telecinco baino

 

 

Momentu oro zentzu
guztiak piztuta
jokoan dagoena
ezin da izkuta
Oholtza gaineko lagun
arteko disputa
lehiaz ta tentsioaz
nola ez disfruta
eurek hustutzeak gu
betetzen gaitu ta!

Bertsolariak beti
trokarte ertzean
eta puntuen zopa
epaileen eltzean
Gu aldiz sarri triste
ta malaletxean
bat ez baita benetan
sentitzen etxean
puntuazioei punta
atera ezean

 

Gozamena, zalantza,
irria, liskarra
Txapelketa Nagusi
bat eta bakarra
Ulergaitz dena dugu
ulertu beharra
gripeaz kontrajarriz
ez baita deus txarra
udazkenez piztea
bertsoen sukarra

Saio guztiak bertso
zaletuz mukuru
astea alaituko
diguten aiduru
Garaia zukutzea
dugunez helburu
galdera hau burutan
daukazu, seguru!
Hau bukatzerakoan
zer eginen dugu?

#BTN