Haize Lekuona
Haize Lekuona

2023-07-14

Euskal Herria Zuzenean (Elkarlana eta Hizkuntza Zutabe)

Euskal Herria Zuzenean (Elkarlana eta Hizkuntza Zutabe)
Arg: Mediabask
Euskal Herria Zuzenean (Elkarlana eta Hizkuntza Zutabe)
Doinua: Blowing in the wind
 

Antzerki, dantza, txaranga, joko,
bertso edo kontzertua
Denetarik bada hor zuretzako
egin ezazu hautua
Ongi pasatu nahi baduzu
entzun zazu aholkua
EHZtan sobran baitago
guztiontzako lekua

Bazter guztietako taldeak
dira bertan elkartuak
Bozgorailuek heda ditzaten
denon hitz eta doinuak
Eta munduan entzun daitezen
elkartasunan oihuak
Aniztasunaren koloreez
daude oholtzak marraztuak

Laguntzailea izan zaitezke
izan zahar edo gazte
Denon indarrak batzeko gisan
hori baita bertan klabe
Azken finean festibal hontan
elkarlana da zutabe
Bizitzan ere ezin da lortu
gauz handirik hura gabe

Hurrengo urtean etorri denok
familia honi batzera
Iparraldeko muino artean
festibala bizitzera
Udari dantza eta musikaz
hasiera ematera
Euskara eta elkarlaguntza
biltzen dituen pentzera