Euskaldun txarrei jarriak

Oihane Perea

Oihane Perea

2021-02-26

Euskaldun txarrei jarriak –

2021-02-13

Bertso Egunean botatako sorta, Iruñeko Gayarre antzokian.

Euskaldun txarrei jarriak

 

Arratsaldeon Iruñea zaharra
Gaiarre ertzera igota
Aitortu nahi dut, gustuko ditut
Flamenkoa eta jota
Guajaloteen doinuak eta
Cadizeko Txirigota
euskaldun txarrez arituko naiz
Ez bazaizue inporta

Ahobizien txapa naiz ez den
Gure lurretan arrunta
Flekilo azpian urte osoan
Daukagu tatuatuta
Auzo okupa eta antrotan
Ibiltzen gara puntuka
Etb1en ateratzeak
Lotsa ematen digu ta

 

Hitz neurtuen perfekzioa

Canonak bertsotarako
Batzuek lupaz begira daude
Kotoiaren frogarako
Nahiz pozik jarri ergatibo bat
Eskapatu zaigulako
Inbidia da, guk askoz gehio
Disfrutatzen dugulako

Tradizioak ito zaitzake
Jarraitzen baduzu, klaro
Ta badakigu zerbait badela
Zuzentasunaz harago
Euskaldun onak festa nahi badu
Bistatik kanpo nahiago
Horretarako patioa baino
Leku hoberik ez dago

Batzutan dugu kresta gorria
Bestetan ileordea
Ele lizuna, zuzenegia
Lotsagabea, bordea
Emazte ez gara inoiz izango
Maitalea bai ordea…
Zuk ere zerbait izango duzu
Zure armairuan gordea

40 urtez landatu dugu
Lur mortuetan artea
Batzutan “nota” ematen dugu
Beste batzutan “kantea”
Nahiz ez den zerbait labelekoa
Nahiz ez den denen maitea
Ez dakizue zein ederra den
Ardi beltza izatea

Euskaldun txarrei jarriak