Fredi Paia
Fredi Paia

2021-03-01

Gazte Haseletuak

 

Gazte Haseletuak –

Doinua: Mendian gora haritza

 

Gazte Haseletuak

 

Zer monarkia desastre

moral eza aberaste

lege barruko araurik eza

Borboien kontraste

Hasel hip-hop-ari gazte

kartzelan pare bat aste

Salatzailea zigortu dute,

gaizkilea aske.

 

Kazetarien logale

menpekotasun seinale

epelkeriak sumindutako

bihotz eta kale

kartzelatutako ele

oro bihurtu da bele

gau ilunaren argibidean

gazteak hasele.

 

Agintari ahozabal

ustelkeriaren atal

arima aspaldi saldu zenuen

mami bako azal

polizia eta fiskal

suge bereko espiral

gaizkileekin ulerkor bezain

gazteekin zital.

 

Gerorik bakoen dantza

larrialdiko usantza

sistemak kale, herdoildu baitu

itsuen balantza

desoreken testigantza

formak apurtzean datza

gazteak dira gure etorkizun

eta esperantza.

Gazte Haseletuak