Nahia Sasco
Nahia Sasco

2018-10-15

EUSKARADUN eta punttu

EUSKARADUN eta punttu –

Urriaren 12ko asteburuan hasiko da taldekako lehen XILABA, duela gutti Bizkaiko Txapelketako udazkeneko fasea hasi zen bezala. Azken hilabetean, Euskal Herritik 1000km bizi izanik, teorian nahiko urrunetik begiratzen dut euskal mundua. Baina bertsoa izan liteke euskararekin hain urrunetik atxikitzen dudan lotura bakarrenetarikoa.

EUSKARADUN eta punttuEta euskara? Frantzia iparraldean ez da euskaraz hitz egiten, euskaraz hitz egiten dakigula erraiten da. Eta hori adierazita, jendeak euskalduna zirela ulertzen du. Eta euskaraduna bakarrik, euskal hiztuna eta punttu. Han ez da gehiago «euskaldun berri», «euskaldun zahar», «etxean ikasi duen euskaldun» edo  «euskara ikastolako ondaretzat» duen hiztunik.

Euskal Herrian, batzuen miresmena piztu izan dut sarri, euskara etxean ez nuelako ikasi, eta hemen, berdina sentiarazi ohi diet, munduko 4 hizkuntza zaharrenetariko bat darabildalako ahoan. Eta han, ez dakite ze maila dudan. Inork ez daki, euskaraz sortzen eta inprobisatzen ikasi nuela. Batzuek usteko dute, euskaraz 5 esaldi erraiten dakizkidala eta besteek imajinatuko dute agian, euskaraz poesia egiteko gai naizela. Baina berdin du, inork ez dio bere buruari pausatu ze heinerainoko euskalduna naizen. Euskalduna naiz, eta euskalduna bakarrik.

Euskal Herritik gure hizkuntzak duen ezagupenaren galdera bazter batera utziz momentu batez, ez ote genioke gure buruari galderarik pausatu behar?

Guk ere ez ote genuke etiketarik gabeko euskaldunak sortzen ikasi behar?

Bakoitzak, edozein maila izanik, ez ote luke bere hizkuntza egoera hobeki biziko, euskaldun kategoria bat kopetan kolatua izan gabe?

Euskalduna, hau da, euskaradun soila izateaz gozatzen ikasiko ote dugu?

EUSKARADUN eta punttu