Libe Goenaga
Libe Goenaga

2026-05-06

Fruten mendekua

Fruten mendekua –

Doinua: Gure estuasunak (Laja ta Landakanda)

Koko teraino nengon
Gaza eta Iran
beste ezinegon bat
ase nahia nigan
ta Instagramen azaldu
zitzaidan segidan
gerezia keixaka
platanoen giran
Frutinobelak zeinen
emankorrak diran
 
 
Enamoratu dira
sagar ta banana
frutadun dago mahatsa
jeloskor arana
gimnasia egiten
frutipuritana
denak dira aberats,
polit eta ama
ba juxtu nik handitan
izan nahi dudana
 
 
Laranja ta limoia
ojala lagun ohi
limoia bihurtu da
laranjaren morroi
zukutu ta zukutu
ari da tiburoi
– egin zazu hau eta
ez zazu egin hoi –
baina berez Skinhead 
sentitzen da lim Oi!
 
 
Udarean oparo
da Frutilandia
inork ez du nahi bere
lorea kanbia
apego emozionala
batzutan zehandia
– ez zazu hitz egin beste
frutez – e san dia
ez da pentsatu bezain
moloia sandia
 
 
Aspaldian ez dute
hazirik isuri
insistitu ondoren
ezker ta eskubi
melokotoiak egin
dizkio marru bi
piña horiarekin
joan baita marrubi
eta piña bat maite
direla dirudi
 
 
 
Pikua sentitzen da
super perretxiku
kiwiaren bizitza
nahi du inbaditu
atera gabe egon da
urte eta piku
esan arte – joan zaitez
pikutara Piku –
orain bere lagunak
zainduko baititu
 
 
 
Nork ez du historiez
asko dis frutatzen?
marrubi ta gereziz
barne elikatzen
ez dakit soinuena
berdina ez al zen 
eskerrak modak heldu
bezala doazen
mazedonia ez baitzait
gehiegi gustatzen
 
Fruten mendekua
 
Fruten mendekua