Julen Zelaieta
Julen Zelaieta

2025-09-12

Idatzitakoak argazkia baino hobea izan ezin duenean

Idatzitakoak argazkia baino hobea izan ezin duenean –

Idatzitakoak argazkia baino hobea izan ezin duenean
Arg: Gari Garaialde

Iraila. Bertze irail bat gehiago. Sei urte bete dira, uda, hogeita batean beharrean, irailaren hamabian akitu zen hartatik.

Ez dut Gari Garaialderen argazki hau baino hoberik topatu zure memoria goratzeko. Duela bizpairu urte, kasualitatez topatu nuen Gariren txio hau, X artean Twitter zen garaian:

Idatzitakoak argazkia baino hobea izan ezin duenean

Sorpresa polita hartu nuen. Hobe errateko, sekulako ilusioa egin zidan, ni, Kartzelako lana egin bidenabar, zu, Lur dantzalekuko kamerinoetako komuneko ataritik irribartsu saioa segitzen egon zinela jakiteak.

Ez dakit horrelakorik egin ote daitekeen Anaitasunako edo Nafarroa Arenako Ganbarako komunetatik. Lur-en, bai.

Goikoari so, mila oroitzapen datozkit gogora: ortzegun arratsetako Oronozko kedadak; Bergarako merenderoan ilunpetan egindako entrenamendu klandestinoa; negu gorrian Baztandarreneko barrakonean pasatako hotzak; Anaitasunan, final ondotik izandako azken solasaldi labur hura; mugikor aldaketan galdutako zure azken whatsapp mezua… Baina, izenburuan erran bezala, idatzitakoak argazkia baino hobea izan ezin duenean…

Bertan ageri zaren irribarre berarekin gogoratzen zaitugu.

Besarkada bat zauden lekura, Jon!