Inperialismoari dezima –
DOINUA: Venezuelako dezima doinu herrikoia
XVI. mendean
ontziolan armagintzan
euskaldunak nagusitzan
zebiltzan ludi berdean
batzuk sosaren xedean
gaztelaren aldarrira
zeharkatuz Atlantida
murgildu ziren uretan
hala emanaz hiru urtetan
munduari lehen bira.
Espezia bila joanda
espedizio batean
Filipinak uhartean
ta Moluketan eztanda
bertakoak atzemanda
hartuz esklabo modura
molestatzen zuen hura
zilegia baitzen hiltzea
garai bateko iltzea
petrolio bihurtu da.
Nikel, kobalto, urretan
otsorik ez da bildostu
aberastasuna ostu
potentzien mesedetan
Amerikarren sedeetan
Protestatzen dugu lerden
inperialismoa zer den
Trump existitu aurretik
koloniaren (h)urretik
bazekiten Cabo Verden.
Estatua, plaza, kale
balentria, epopeia
zapalkuntzaren ideia
goraipatzen den seinale
ez al zinen bakezale?
urteurrena hizpide
lotsa ere bada bide
herrian hausnar genezan
gero nahi badegu esan
gora Venezuela libre!

