Kapota –
Doinua: “Esaminatu izanttut ongi / Basetxe eder maitagarria”

1)
Dirty Old Town-go horma ondoan
handiro bezain astiro
ezpain artean isiotu du
eta egin dio tiro
zigarro keen atzean mutu,
soil eta erreflexibo
udazkeneko zeru grisaren
azpian zain da, berriro.
2)
Taxi barnera mutu sartu da
ez agur eta ez input.
Nik egun ona eskaini diot,
kortesiagatik, sustut…
— Bizkar gainetik, arrandiaz, ez
nazazu begiratu zuk.
Semeak berriz huts egin eta
deitu behar izan zaitut…
3)
— Notarioek bihurtzen dute
hitz soila berunezko hitz…
— Jaka gris ilun luzearekin
galant jantzi zara, guztiz.
— Zuk gogo duzun guzia erran
baina neronen iritziz
James Dean-ek nire antza leukake
zahartu ahal izan balitz.
4)
— Semea dela eta ez dizut
aterako galderarik;
gaua utzita duenez gero
itxura ona eman dit…
— Ene zauriak ikusi eta
erre naizela badakit,
haatik, ene eskua sutan
jarri nuen harengatik.
5)
Gure auzoko ezaguna da
jende ainitzen gida zen
baina gaur egun nahikoa lan du
bere burua gidatzen.
Nahiz eta jada ez dion ia
ezer ez aurpegiratzen
ageriko da ez dela bere
semearekin fidatzen.
6)
— Oraingoz, behintzat, adikziotik
aldenduko den peskizan
onuradunen zerrendan izen
bat gutxiago polizan…
— Hementxe bertan utziko zaitut,
notarioen bastizan.
Eskudirutan ala txartelaz? (…)
Mila esker, ongi izan.

