Esti Arozena
Estitxu Arozena

2021-06-14

Kurtso bukaera 2021

Kurtso bukaera 2021 –

Urteak dira kurtso bukaerako jaialdiak, ikasturtean zehar eginaren erakuslehio direnetik. Bertso xorta politen bat egin bada kantatzeko, gustoko xortak taldean musikatzeko, koplaka edo oinak emanda bapatean hartu diren gaitasunak plazaratzeko, ttikienei bertso antzerkitxo bat antzezteko… zerbaitetarako prestatzen ari zarenean motibazioa biderkatu egiten da eta jendaurreko andrenalinaren lehen erreakzioak esperimentatzeko abagune bikainak dira kurtso bukaerako jaialdiak.

2020ko ikasturteak, ez zigun zirrikiturik utzi kurtsoa nahi bezala bukatzeko. Online klaseetan jarraitu zutenekin, ekainan elkar agurtzeko elkartu ginen erdi klandestinoki (horrek ere badu bere xarma!). Ez jaialdi, ez bertso besta, ez bertso eskolen egun, ez eskolarteko! 2019ko kurtso bukaerako jaialditik mikrofonoa usaitu gabe pasa dute bertso eskolako haur, gaztetxo eta gazte gehienek.

2021.eko kurtso bukaera ere ez da kurtso bukaerako jaialdi mailan 2019koaren parera ailetu. Baina… eskoletako arau zurrunetatik at, bertso eskolen eguna, eskolartekoa edo bertso paper lehiaketako saribanaketa ekitaldiak egin ahal izan dira; su ttikien pizgarri. Azken baina hau nolakoa izango zen azken unerarte ez genekienez, bertze produkzio batek hartu du ikasturtearen oroigarri papera: Bertso-argazkien muntaiarekin egindako bideoa. Goazen pausoz pauso:

  1. Taldearen bertsoa egin: taldekide guzien izenak eta ezaugarriak biltzen dituen bertsoa egin eta audioa grabatu.
  2. Taldekideei argazkiak atera eta bertsoan aipatzen diren bertze ideien irudiak bilatu.
  3. Montaia: argazki edo bideo editore batekin, bertsoa audio gisa atxiki eta irudiak dagozkion tokietan txertatu. Testua gehitzeak, gero ikusentzuleek kantatzea ahalbideratzen du.

Emaitza interesgarria izan da. Bertso eskolako ikasleek euren bertsoa, gustora kantatzen duten ereserkia gisako bat dute. Familia eta ingurukoei banatzerakoan ere oso produktu eskertua da. Bertze bertso eskoletan egin dutena ikustea ere aunitz gustatzen zaie. Egin aproba!

 

Kurtso bukaera 2021

 

Kurtso bukaera 2021