Maite Sarasola Izazelaia
Maite Sarasola

2026-09-08

Kurtso hasiera

Kurtso hasiera –

Doinua: Emazurtz jaio hintzen

Heldu garen honetan

Irailak 1era

Oporretako aje

Denekin batera

Eskolara, ikastera

Ta batzuk lanera

Ohartu orduko hemen da

Kurtso hasiera

 

“Aurten apuntatu naiz

Kirola egitera”

“Helburu berri bat dut

Ta ez iazko bera”

Desio eta asmo

Faltsuen ilera

Ez al da bilakatzen

Kurtso hasiera?

 

Mozorroekin betez

Zenbait jaitsiera

Txosnetan trago batzuk

Ta txandak gainera

Baina herri askotan

Iraila ez ote da?

Jairako aitzakia

Kurtso hasiera

 

Haur bat lehenengo aldiz

Doana klasera

Jubilatu berri bat

Indarrez topera

Ez al da bilakatzen

Bizitzan kolpera

Kapitulu berri bat

Kurtso hasiera?

 

Joan garen ho(r)ientzat

Udaran lanera

Iristen garenean

Behingoz irailera

Batzuen errutina

Da besteon zera:

Opor denboraldia

Kurtso hasiera

 

Asmoak asmo eta

Galderak galdera

Ea egokitzen den 

Ahal legez norbera

Batuz maite ditugun

Horien artera

Ondo joan dadila

Kurtso hasiera!

 

 

Kurtso hasiera
Arg: Yassir Abbas