Neguak dakarrenaz

Aroa Arrizubieta

Aroa Arrizubieta

2020-11-16

Neguak dakarrenaz –

Doinua: Zure bular politak

Neguak dakarrenaz

 

Neguak ez zaitzan ohi gisara beldurtu,

nire besoetan nahi zintuzket kuzkurtu,

kanpoko elur malutak muxu beroz urtu;

azaroa ez dadin arazo bihurtu.

 

Hartu neguan hotz den beste berotasun,

hartu neguan dar-dar den beste maitasun.

Heldu nahi zaitut estu, sentitu nazazun;

besarkada bat zer den ulertu dezazun.

 

Neguaren hotz hutsa nahiz duzun betetzen,

Enaren metafora gogoratu, ezen:

Joan arren badakite kabiraino heltzen.

Joaten utziko dizut, itzuli zaitezen.

Hotzean beroa zer den ba al dakizu?

Poxpoloak beldurra ematen al dizu?

Sarri izan al zara neguaren izu?

Ez nuke zu izan nahi, baizik zurekin su.

 

Gogoratu neguko trentxoen usaina,

hotzen denean erre ohi denez gaztaina

harremanetan dena zailago da baina

izan gaitezen epel mantentzeko haina.

 

Baina ahaztuz aurpegi triste, goibelduak,

berri onak badira hotzean helduak.

Beraz, poztu gaitzala izardun zeruak

daraman beste ekar dezala neguak.

Neguak dakarrenaz