Nerabe baten egunerokoa 1 –
Doinua: Izarren hautsa

Ume txikien pozez azaldu
nion amari behinola,
“futbol taldean hasi nahi nuke”,
ez zuen ulertu nola,
irratiz amamaren etxean
Athletic ari zen bakoitzean,
borborka nuen odola,
zeruan bizi zen aitonari
eskatu ohi nion gola,
baina amari zer nahi nuen ez
zitzaion asko axola,
“Junek izena eman du eta
ez al zaizu gustatzen balleta.
ene laztana, futbola,
ez baita nesken kirola”

