Haize Lekuona
Haize Lekuona

2023-12-08

Orainetik geroa

Orainetik geroa –

Doinua: Gure herrian ligatzea/ Calle melancolia

 

Orainetik geroa
Arg: Kazeta

 

Abenduaren 2 hontan
piztu da elkartasuna
Hazparnen piztu da ere
txispa bat sortu duguna
Aldarrien soinua joaz
entzun dadin oiartzuna
geroaren hasiera
izan da Gazte Eguna
 
 
Handituko den sugarra
dugu guk jadanik piztu
Iparraldek bere baitan
hainbat borroka baditu
Nahi ditugu elkarrekin
soluzioak aurkitu
Baikara txikiak baina
fuerteak como kiriku
 
 
Xutigazte, laguntzaile,
festazale ta Bagira
Hau talde lana izan da
denei eskerrak (e)ta biba
Euskal giro bat sanoa
(e)ta foko denen dirdira
Sabeleko kalanbreak
emozioa hutsa dira
 
 
Gure ilusioa ez da
oraindik ere agortu
Hazparnen baigenuen
aintzina pausoa lortu
Ozen mintzatzeagatik
ezin gaituzte zigortu
Gazteok ez baikara
ixil egoteko sortu
 
 
Bertan Odei, Gozategi,
Zea Mays eta Olaia
Aitzinarazten lagunduz
gure borroka ta jaia
Oholtzaren gainean ozen
oihukatuz gure nahia
Baliatuz adorea,
kemena eta kuraia
 
 
Gauzak aldatu ezean
denbora aintzina doa
Baina dena aldatzeko
badugu hemen gogoa
Aldarria hasirik orain
Ezin ixildu ahoa
Eraikiko dugu denok
“Orainetik geroa!”
 
Orainetik geroa