Haize Lekuona
Haize Lekuona

2023-04-10

Test(oster)ona

Test(oster)ona –

Doinua: Irun badaukazu zerbait

 

Test(oster)ona

 

Pertsona mota batentzat
doa gaurko kantua

Beti dabilena bere
egoakin lanpetua
Nahi duena egitera
dabilena usatua
Harropuzkeriz beterik
bularra du anpatua
Dena zaio haizu eta
dena zaio barkatua
Horrelakoei behar zaie
argi utz haien lekua
Ikas zaizue enpatiaz
zaindu errespetua
Segur duzula zuk ere
batenbat ezagutua
 
 
 
Jakin zazue festetan
ze giro baden honela
Beti dago kontzertuetan
joka ari den tropela
Denak alkol ta odolez
edo izerdiz mela mela
Kalma zaitezte “rugbymans”
ez egin gaua goibela
Bede(re)n gozatu nahi du(e)na
pakean utzi bestela 
Serio ez nuen pentsatzen
gauza hau posible zela
Historia kurtsoetan
guri esan ez bezela
Homasiensak aparte
Neandertalak bazeudela
 
 
 
Mikroplastikoek zenbat
egiten duten kutxatu
Mikroskopioa da mahiz
ikertzeko baliatu
Mikrofonoa(ren)n aurrean
nork ez du inoiz kantatu?
Mikrouhindun labeak
Colacaoa dit prestatu
Milaka “mikro” gauz daude
direnak normalizatu
Mikromatxismoa ere
kasu, hor da, gogoratu
Zaindu ditzagun ekintzak
esanaz ongi ohartu
 
 
 
Zer ba nerabezaroan
horren harro da gizona
Zer da eskubide hori
ahalbidetzen diona
Jada ez da irringarri
beraiek dioten broma
Batzuen gutxiestea
da beraien zoriona
Ibiltzean bi sorbaldak
mugituz hara ta hona
Beren burua emanez
berez ez daukaten sona
Zergatik ez da berdina
ez ote dute ber forma?
Emakumezkoen eta
gizonen testosterona
Test(oster)ona