Eneko Fernandez
Eneko Fernandez

2022-05-20

Uda Berria

Uda Berria –

Doinua: Goizean goiz jeikirik

 

 

 

1. Ohartu naiz saiatzen

garela aspaldi

uda itxura ematen

udaberriari

 

2. Desagertu orduko

elur ta izotzak

terrazak, martiniak

eta galtza motzak

 

3. Edari hotz ta bero

denak dira onak

zabaltzen direnean

lehenbiziko txosnak

 

4. Ta txirrinduzaleak

alditik aldira

Bai noski, “Bizikletak

udarako dira”

 

5. Hotz ondoko sutondo

kale hutseko arrats

guztiak deuseztera

dator Herri Urrats

 

6. Ailegatu berritan

zuhaitzen orriak

“Gora Euskadi” txapelak

ta bisai gorriak

 

7. Nahiz mendira joatea

egin nuen promes

lehenbaitlehen hondartzara

guztiok erromes

 

8. Donostian azaldu

gisara kaleak

Urte osoan gara

izozki jaleak

 

9. Udak pizten dizkigu

gure gogo denak

edo gogoak dira

uda dakartenak?

 

10. Norbere desirak ta

klima arraroak

laster desagertuko

dira urtaroak

 

11. Baina nahiz udak bete

ilusio berriz

baietz bi egun sargori

ta kexatu berriz

 Uda Berria