Eneko Fernandez
Eneko Fernandez

2023-06-26

Umea naiz... eta zer?

Umea naiz… eta zer?

 

Nire 5.mailako ikasleentzat, maitasunez

Doinua: Ama begira zazu

 

1/ Ekaina iritsi da

iritsi da uda

Libreak izateko

garaia heldu da

 

2/ Liburu lodiekin

motxila beteta

“Gaitasunen Hezkuntzak”

hau du errezeta

 

3/ Nagia, asperdura

maisuaren bronka…

zeinek gaindi dezake

halako erronka?

 

4/ Ingelesezko hitzez

beterik ahoa

Eta euskara gero

ta traketsagoa

 

5/ Amets gaiztoak dauzkat

posible ote da?

Han azaldu ohi zaizkit

EKI ta Pereda

 

6/ Gurasoak ere sarri

beldurren almazen

ekaina heltzerako

irailan pentsatzen

 

7/ Ta nahiz dagoeneko

“kurtsoa akabo!!!”

baietz oraindik entzun

agindu gehiago

 

8/ Heldutasuna eskatu

ohi zaigu eskolan

Baina udan gu lasai

uzteko, nahiko lan

 

9/ Udaleku, etxeko-lan

ta kanping urruna

Noiz eginen al dugu

soilik nahi duguna?

 

10/ Salou, Cambrils zein Landak

opor gisa ongi

Norentzat da egoki

txiringito hori?

 

11/ Udan sarri gabiltza

hara eta hona

Tarteka aspertzea

ez ote da ona?