Haize Lekuona
Haize Lekuona

2023-08-09

Zortziko! txikia...

Zortziko! txikia

Doinua: Itsasoari begira.

Uda hasi ta joaten gara
burbuila urrun batera
Gaztelu baten magalean den
herrian gora ta behera
Bisai berriek ta ezagunek
berotzen dute harrera
Ez genekien hastapen hortan
hain ona zenik aukera
Pasa baikara deus izatetik
familia izatera

Udalekuak izan ohi dira
urteko heldulekua
Nun ikasten den eman ta jaso
bien arteko tratua
Oasis hontan bertsoa ere
izan ahal da delitua
Behin barnean ezin da irten
infiltratu den katua
Seguruenik oino hor dago
balkoiean bahitua

Leku honetan sentitu gara
eroso eta seguru
Nahiz ta tarteka izandu dugun
zenbait liskar edo gudu
Besarkadekin dena konponduz
sobadismoa helburu
Dena lasaiki eta umorez
egitea lortu dugu
Ikasi dugu dena erraz dela
izanez pixkat patzuru

Izok, Ostruka, Ameba, Pottok,
ta Zamburiña eskertu
Bambi ta Tutik dituzte gure
sabelak beti baretu
Gure jarrera patzuruagatik
zebiltzan denak lanpetu
Beraz merezi dute guztiek
begiratuen errespetu
Haiei esker bihurtu da ta
udaleku babesleku

Pistatxitoa ezagutzeko
kendu ditugu azalak
Mimo pila bat eskeiniz hari
eta maitasun postalak
Halere kasu, eskela presta
airean doaz ta balak
Airean ere gu geu gitarrak
eman baititu hegalak
Orain luzaro irauten digu
resaka emozionalak