Eskuak

Eskuak – Birritan agertu behar izan dut epailearen aurrean eta bietan gauza bera gertatu zitzaidan: ez nuen asmatu eskuekin zer egin. Apaizek elkar igurzten dituzte hizketan ari diren bitartean; politikariek jakaren botoia lotzen ari balira bezala entretenitzen dituzte. Baina gu bertsolariak gara, oinak buruanago eskuak baino. Eta bertsolari aurkezten bazara epailearen aurrean, errietaldia seguru daukazu.

Segi irakurtzen

Txirrita epaileen jomugan (Legasa 1913 – Iruñea 1916)

Txirrita epaileen jomugan – Testua: Mikel Taberna Ilustrazioak: Unai Iturriaga     Ez, ez genuen guk gai hau hautatu, ez zen hau landu nahi genuena, bertze zerbait genuen burutan. Bera etorri zitzaigun guri, argitara genezan galdeka. Ezin izan genion ezetz erran. Aginte politikoak eta legelariek artisten adierazpenak isilarazi edo zigortzea, gaur egun Espainia aldean hainbertze

Segi irakurtzen

Jaio, Unean Unekoa, Hil

Jaio, Unean Unekoa, Hil – Testua: Galder Izagirre (Berri Txarrak) Ilustrazioa: Patxi Gallego     Batzuek diote gure bizitzak patuaren bideari jarraitzen diola txirrindulariak tropelari bezala, jaiotzen garenez gero dena idatzia dagoela, alegia. Eta zenbaitetan hori hala den susmoa izan badut ere, badira uneak, esan dezagun ”eremu liberatuak “, zeinetan teoria hori hankaz gora geratzen

Segi irakurtzen

BECtarra, identifikatu gabeko espeziea

BECtarra, identifikatu gabeko espeziea – Testua: Jokin Bergara Ilustrazioak: Joseba Larratxe “Josevisky”   Euskal Herriko egun nazional handitzat dute batzuek, igande-pasa atsegintzat beste zenbaitek eta katarsi kolektiboaz hitz egin duenik ere bada. Denek ere, une eta memento bera partekatu izana daukate lotura, bakoitzak bere modura, noski. Bai, ez da ezkutalekutik askotan ateratzen, baina lau urtean

Segi irakurtzen

Eneko Bidegain: Luparekin entzuten

Luparekin entzuten – Testua: Eneko Bidegain (epaimahaikidea) Argazkia: Conny Beyreuther Ilustrazioa: Patxi Gallego   Bertsolari Txapelketa Nagusia epaimahaitik bizitzeak zamatik baino gehiago du gozamenetik. Asteburuz asteburu, ehunka kilometro metatzen dira, Euskal Herriko lau hegaletan barna; nekea ez da neke bidelagunekiko kalaken laguntzarekin, udazkeneko hosto horail eta gorrailek edo elurteak eskainitako ikuskizun paregabeaz gozatuz bidenabar. Halaber,

Segi irakurtzen