historia

Ene ibilbidea

2024-05-08 Beñat Soule Haristoy

Ene ibilbidea - Biografia laburra Sortua naiz 1947ko urtarrilaren 8an, Irisarrin, Baigura auzoko baserri batean. Aita Irisarrikoa zen, ama, aldiz, Armendaritzekoa. Zortzi senide gaude, ni hirugarrena. Etxetik hurbil genuen eskolan [...]

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.

1960 eta 1962ko Txapelketa Nagusiak

2024-04-26 Pello Esnal

Bertsolaritzaren historian, leku berezia dute txapelketek. Halako ondorioak izan dituzte. Idazlan honetan, Euskaltzaindiak eratutako lehen bi Txapelketa Nagusiak ditugu gai; eranskin gisa aipatzen ditut 1965 eta 1967koak. Honekin amaitzen ditut, oraingoz, Bat-bateko bertsoa, jolas galduaren bila izenburu orokorra daramaten lanak.

Goizueta: Nikolas Iribarren, 'Xardea'

2024-04-22 Patziku Perurena

Oraindik gogoan dauzka Goizuetako jendeak Nikolas Iribarrenen pasadizo eta bertso franko. Ez hori bakarrik, orain berriro (2013-4-23) hila dugu Joxe Antonio Iribarren Perurena, lehengusu propioa eta aitona Nikolas zenari bezalaxe Xardea deitzen genion honi ere izengoitiz. Bihoa bien oroimenez lantxo hau.