Itxaso Paya
Itxaso Paya

2026-07-28

Nire lehen bertsoudalekuak

Nire lehen bertsoudalekuak –

Nire lehen bertsoudalekuak

Nire lehen bertsoudalekuak Duzunaritzen izan ziren; ondoren, 2002an Eulaten egon nintzen, eta 2003an Aubixa ezagutzeko aukera izan nuen. Elgoibar eta Markina artean kokatutako baserri hartan bizi izan nituen nire bertsoudalekurik ederrenak. Han egin nituen adiskidetasun sendoenetako batzuk, eta… nola ahaztu Maritxu?

Lau uda jarraian itzuli nintzen Aubixara: 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an. Urte osoa ematen nuen uda noiz iritsiko zain, berriz ere bertsoudalekuetara joateko irrikan. Garai hartan —ez dakit gaur egun ere hala den— Bertsozale Elkartearen webgunean Oroitzapenen kutxa izeneko atala zegoen, eta han udalekuetako argazkiak eta une bereziak berriz bizitzeko aukera izaten genuen.

Nik ere badut nire oroitzapenen kutxa propioa: kanpo-memoria zahar samar bat, urte hauetan guztietan altxor txiki ugari gorde dituena. Bertan arakatzen ibili naiz, eta aurkitu dudan altxor horietako bat partekatu nahi dut zuekin: 2005eko Aubixako bertsoudalekuetako gaubelako batean grabatutako pasarte bat. Urteak igaro arren, badira une batzuk denborak lausotzea lortzen ez dituenak.