2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute
2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute-
Badator Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 47. edizioa. Bi hilabetez luzatuko da lehiaketa, nafar lurretan gora eta behera eta ezker-eskubi ibili ondoren, urriaren 4an Auritzen abiatuta eta azaroaren 29an Iruñean amaituta. “Bide horren bitartez, euskarari eta euskarazko kulturari ekarpen mamitsua eginen dio bertsolaritzak, Nafarroako hainbat eskualde eta bazterretara hedatuz. Era berean, euskal kulturaz gozatzeko topaleku bat eskainiko du txapelketak, eta bertsolaritzaren -eta oro har euskarazko kultur sorkuntzaren- bueltan dabiltzan eragile eta norbanako guztientzako elkargune ere izango da”. adierazi dute antolatzaileek.
Elkartetik baloratzen dute bertsolaritza Nafarroan gorakada bizitzen ari dela, bai ikusleei eta bai bertsogintzari dagokionez ere, eta irakurketa horrek bultzatuta hartu dutela finala Nafarroa Arenan ospatzeko erabakia.
30 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, eta behin sailkatze fasea igarota, 24 lagunek osatuko dute zerrenda. Zortzi saio izango ditu txapelketak, lehenak Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Urantzian-Los Arcosen. Hor ariko diren 24 bertsolaritatik 18k egingo dute aurrera, finalaurrekoetara. Finalaurrekoetan hiru saio izango dira: Agoitzen, Leitzan eta Tafallan. Eta azkenik, Iruñean jokatuko da finala, azaroaren 29an, larunbatez, Nafarroa Arenan.
Txapelketako parte hartzaileak
Bertsolariak
Aitor Irastortza Arrizurieta. Azpirotz (Larraun), 1991
Amaia Elizagoien Varela. Oronoz, 1994
Beñat Astiz Isasi. Barañain, 2004
Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. Ituren, 1992
Ekain Alegre Gil. Altsasu, 2001
Ekhiñe Zapiain Arlegi. Bera, 2002
Eki Mateorena Zozaia. Leitza, 2005
Endika Legarra Nuin. Iruñea, 1996
Eneko Lazkoz Martinez. Etxarri Aranatz, 1983
Idoia Granizo Uribarrena. Altsasu, 1999
Jabi Lezaun Landa. Iruñea, 1995
Joanes Illarregi Marzol. Leitza, 1999
Josu Sanjurjo Altzuri. Lesaka, 1993
Julen Zelaieta Iriarte. Bera, 1980
Julio Soto Ezkurdia. Iruñea, 1987
Kattin Madariaga Apaolaza. Arantza, 2008
Mikel Lasarte Cia. Barañain, 1996
Patxi Castillo Graciarena. Bera, 1992
Saats Karasatorre Martinez. Etxarri Aranatz, 1992
Saioa Alkaiza Guallar. Antsoain, 1991
Sarai Robles Vitas. Barañain, 1996
Urko Gartzia Aleman. Lekaroz, 1993
Xabat Illarregi Marzol. Leitza, 2001
Xabi Maia Etxeberria. Elizondo, 1981
Gai-jartzaileak
Ainhoa Larretxea Agirre
Ander Aranburu Arriola
Irati Agesta Latasa
Iratxe Legarra Nuin
Miel Mari Elosegi “Luze”
Patxi Bueno Munarriz
Zigor Gartzia Arregi “Zian”
Epaileak
Amaia Telletxea Larretxea
Cesar Etxeberria Saez
Jon Diaz de Mendibil
Joseba Beltza Bengoetxea
Mikel Beaumont Arizaleta
Nerea Bruño Artazkoz
Patxi Barberena Urroz
Informazio eguneratua jarraitzeko webgunea: Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025